espelletenia-23

EZPELETENIA
HOTEL
OSTATUA
OZTIBARREN

EZPELETENIA
HOTEL
OSTATUA
OZTIBARREN
app.hotel
espelletenia-chambre-double-chambre-double-1
app.hotel

EZPELETENIA HOTEL OSTATUA

Ezpeletenia hotelak hamabost bat logela handi ditu. Logela bakoitzak kanpora ematen duen balkoia du, inguratzen gaituzten mendi eta pentze ederrez gozatu ahal izateko. 


 

Gure geletan zuen egonaldirako behar duzuen erosotasun guztia aurkituko duzue, bainugela eta komun pribatua, bainuko oihalak eta garbitzeko ezinbestekoekin, pantaila meheko telebista, zuen puskak altxatzeko gunea, arropategia eta idazmahaia.


 

Hotela hartu dugunetik, eraikineko gune bakoitzaren arraberritzea zaintzen dugu, atsedenaldi bero eta ahaztezin bat eskaintzeko. Lehengo eraikuntzaren berotasuna eta kalitatea eta modernoaren erosotasun eta dinamikotasuna ezkontzen diren giroa eraiki dugu. Horretarako, altzariak berreskuratu eta arraberritzen ditugu artista desberdinei dei eginez, garaiari erantzuten dion apainketa pertsonalizatua sortzeko.


 

espelletenia-2
app.restaurant

LEKUKO JATETXE BAT

Ezpeleteniako jatetxeko lantaldeak janari oparo, zaporetsu eta orekatua proposatzen dizue, osoki etxean egina. Urtaroen arabera, lekuko ekoizpenak lehenesten dituen menua atzemanen duzue.


 

Tokiko eremuan erroturik, pasioz egiten dugu aukeraketa, lekuko ekoizle eta enpresaz inguratuz.

Laborantza biologikoa, tokiko arrazetatik sortutako ekoizpenak eta ekoizle txikiak lehenesten ditugu, herriko egiazko sukaldaritza zaporetsua eskaintzeko.

Gure haragi guztia Euskal Herrikoa da, gure partaideak idiki eta ardikian Axuria kooperatiba, zerrikian « La maison Mayte » eta hegaztietan Aldabia dira. 


 

Mahastizaintzaz maitemindurik, lekuko arno hautaketa bat proposatzen dizuegu, 15 bat kilometrotara den Irulegiko mahastietatik, eta baita, Donibane Garaziko Mr Machet-ren Aihenako sotoko eta arno biologiko eta biodinamikoen egile den Biba Ardoak Ipar eta Hego Euskal Herriko kooperatibatik datozen arnoek osatzen dutena.


 

Hautatzen ditugun produktuen jatorri eta kalitatearekiko dugun atxikimendua, laborantza iraunkorra babesteko modua ere bada, Euskal Herriko ibar eta ekoizpenak dinamizatu eta biziarazten dituena.

espelletenia-sala

GURE HISTORIA

Ezpeletenia, 2022tik goiti azalberritu da, Maialen eta Jeremi bikote gazteak lekua berrartu duenetik.

1960ean Maialenen aitatxi amatxiek sortutako familiako eraikinari dinamika berri baten ekarpena egiteko aukera izan da gure bikotearentzat. 


 

Gure gogoa elkarrekin elkartrukerako gune kultural bat sortzea izan da, aldi berean harrera goxo eta familiar bat mantendu nahian, etxeko sukaldaritzarekin.

Tradizioa eta sormenaren artean, eraikinak indarberritzeko gunea izan nahi du, atsegina eta inspiratzailea bezeroentzat zein tokiko eragileentzat. 


 

espelletenia-maialen-jeremi-3
espelletenia-24
app.seminaire

ZUEN
HELDU DEN
MINTEGIA
EZPELETENIAN

Mintegi bat, etxean bezala… Ezpeletenia leku original eta eroso bat da enpresen mintegiak edo erresidentziak antolatzeko. 


 

Mendien artean kokatua, inspirazioa eta sormena akuilatzeko leku paregabea da. Pribatizatzen ahal den gela bat erabilgarri da taula dinamiko batekin, zuen bilkuren bidelagun, baita wifia, bideo proiektagailua eta liburutegidun atsedenerako egongela ere, kafe baten inguruan merezitako pausa momentuak hartzeko. 


 

Jateko eta lo egiteko formularen aukera eskain dezakegu, zuen topaketak errazteko, ez duda aurrekontu bat galdetzea.