espelletenia-espace-culturel-17

GUNE KULTURALA

Hotela, jatetxea, eta bereziki, elkar trukatzeko gunea eta beste lekuetakoei irekidura bat.

Dituen gaitasunei esker, aukeren paleta abantzu mugagabea da Ezpeletenian.
Hainbat giro eta gune eskuragarri ezartzen dizkizuegu, urte osoan zehar jarduera desberdinak antolatu eta proposatzeko. Ideia espazioa mutualizatzea da, gure/zuen proiektu anitzei indarra emateko. Musika kurtsoak, komiki sorkuntza jarduera, akuarela, hitzaldiak, proiekzioak, liburu aurkezpenak, poteria, bilkurak, dena da posible.


Grâce à sa capacité le champ des possibles est presque infini à Espelletenia. Nous vous mettons à disposition plusieurs ambiances et espaces pour organiser et vous proposer tout au long de l'année différentes activités. L'idée étant de mutualiser l'espace pour donner de la force à vos/nos divers projets.
Cours de musique, activité création BD, aquarelle, conférences, diffusion, présentations de livre, poterie, réunions tout est possible.

app.event
espelletenia-espace-culturel-20
app.hotel

GAUALDIAK

Baipeletenia amets eta sormen energiaz beteriko jende nahasketaz osatua da.

Urte guzian zehar, Baipeleteniak gertakari eta gaualdi kulturalak proposatzen ditu, dantza, musika, kultura desberdinak, ibarreko eta inguruko herritarrak trukaketa eta alaitasunaren inguruan elkartzeko helburuarekin.

espelletenia-espace-culturel-22
app.alors_on_danse

KONTZERTUAK

Baipeleteniarekin, hilabeteko azken larunbatero, kontzertuak antolatzen dira. Folka, rocka, klasikoa, tradizionala, rapa. Etor zaitez momentu airos bat pasatzera, elkarbiltze, dantza eta musikaren inguruan. 


 

Musika talde batean ari zara eta zure lan berriak ezagutarazi nahi dizkiguzu ? Ez ezazu duda gurekin harremanetan sartzea Ezpeletenian emanaldi bat antolatzeko.

app.to_be_or_not_to_be

ANTZERKIA

Oholtza batez horniturik, Ezpeleteniak hiru antzerki talde biltzen ditu, beren trebatze eta emanaldietarako.


 

espelletenia-reunion
app.vie_asso

espelletenia-bibli
app.j_aime_lire

LIBURUTEGI PARTEKATUA

Gure liburutegi partekatua berrirakurtzen ez genituen eta partekatzeko gogoa genukeen liburuak genituela oharturik abiatu zen.


 

Liburutegi partekatuaren helburua Oztibarreko herritarrei eskuragarri diren liburu zerrenda bat egitea proposatzea da, liburuak liburutegiari prestatuz ala emanez. Ezpeleteniako egongelan modu askean irakurtzeko aukera bada, eta etxean irakurtzeko mailegatu ahal izateko, irakurle taldeko kide izan behar da.


 

Elkartasunezko logika soziala, irakurketaren bidez ibarreko herritarrak elkar ezagutarazi eta hurbilarazten dituena. BIK taldeak (Baipeleteniako Irakurleen Kluba) euskarazko liburu baten aurkezpena antolatzen du hilabetero.


 Kide izateko edo liburutegiaz gehiago jakiteko gogoa zenuke ?

Ez duda eta kontakta gaitzazu.

espelletenia-espace-culturel-16