espelletenia-chambre-double-37

HOTELA

Hotel goxo bat, ongi sentituko zara bertan

Ezpeletenia hotelak hamabost bat logela handi ditu. Logela bakoitzak kanpora ematen duen balkoia du, inguratzen gaituzten mendi eta pentze ederrez gozatu ahal izateko. 

 

Gure geletan zuen egonaldirako behar duzuen erosotasun guztia aurkituko duzue, bainugela eta komun pribatua, bainuko oihalak eta garbitzeko ezinbestekoekin, pantaila meheko telebista, zuen puskak altxatzeko gunea, arropategia eta idazmahaia. 

 

Hotela hartu dugunetik, eraikineko gune bakoitzaren arraberritzea zaintzen dugu, atsedenaldi bero eta ahaztezin bat eskaintzeko.

 Lehengo eraikuntzaren berotasuna eta kalitatea eta modernoaren erosotasun eta dinamikotasuna ezkontzen diren giroa eraiki dugu. Horretarako, altzariak berreskuratu eta arraberritzen ditugu artista desberdinei dei eginez, garaiari erantzuten dion apainketa pertsonalizatua sortzeko.


 

espelletenia-chambre-double-chambre-double-1
APP.FROM 70 €

LOGELA BIKOITZA

Logela zabala, ohe bikoitza, idazmahai xokoa, pantaila meheko telebista, WIFIa, armairua eta arropategia, balkoi pribatua mahaia eta bi jarlekurekin, bainugela eta komun pribatuak. Logelako mihiseak, bainugelako oihalak eta garbitzeko ezinbestekoak hornituak zaizkizue.


 

app.discover
espelletenia-chambre-triple-22
APP.FROM 85 €

LOGELA HIRUKOITZA

Logela zabala, elkar lotuak diren bi gelaz osatua. Gela bat bi banakako oherekin, bainugela eta komuna. Bigarren gela bat banakako ohe batekin, komunak, konketa, idazmahai xokoa, bi pantaila meheko telebista eta Wifia. Armairua eta arropategia, logelako mihiseak, bainugelako oihalak eta garbitzeko ezinbestekoak hornituak zaizkizue.


 

app.discover
espelletenia-2
APP.FROM 75 €

LOGELA BIKIA

Logela zabala 90cm-ko banakako bi oherekin. Idazmahai xokoa, pantaila meheko telebista eta WIFIa. Armairua eta arropategia, balkoi pribatua eta 2 aulki. Bainugela eta komun pribatuak. Logelako mihiseak, bainugelako oihalak eta garbitzeko ezinbestekoak hornituak zaizkizue.

app.discover
espelletenia-15

LOGELAKO INFORMAZIOAK

Egonaldi goxo eta eta eroso baterako logelako mihiseak, eta kalitatezko ohe eta ohekoak eskaintzen dizkizuegu. Logela argitsuak, altzairu zaharberrituak eta azpimarra artistiko eta berdingabe bat murruetan.

GAU GOXOA

Zuen erosotasunerako, logelak klimatizazio sistema isil eta eraginkor batez hornituak dira, uda zein negu, bidelagun izanen dituzuenak.


 

Bi kapako kristaldun leihoak, leiho-ate edo pertsianekin.

app.restaurant

LEKUKO
JATETXE BAT

Ezpeleteniako jatetxeko lantaldeak janari oparo, zaporetsu eta orekatua proposatzen dizue, osoki etxean egina. Urtaroen arabera, lekuko ekoizpenak lehenesten dituen menua atzemanen duzue.


 

Tokiko eremuan erroturik, pasioz egiten dugu aukeraketa, lekuko ekoizle eta lantegiez inguratuz.

Laborantza biologikoa, tokiko arrazetatik sortutako ekoizpenak eta ekoizle txikiak lehenesten ditugu, herriko egiazko sukaldaritza zaporetsua eskaintzeko.

Gure haragi guztia Euskal Herrikoa da, gure partaideak idiki eta ardikian Axuria kooperatiba, zerrikian « La maison Mayte » eta hegaztietan Aldabia dira. 


 

Mahastizaintzaz maitemindurik, lekuko arno hautaketa bat proposatzen dizuegu, 15 bat kilometrotara den Irulegiko mahastietatik, eta baita, Donibane Garaziko Mr Machet-ren Aihenako sotoko eta arno biologiko eta biodinamikoen egile den Biba Ardoak Ipar eta Hego Euskal Herriko kooperatibatik datozen arnoek osatzen dutena.


 

Hautatzen ditugun produktuen jatorri eta kalitatearekiko dugun atxikimendua, laborantza iraunkorra babesteko modua ere bada, Euskal Herriko ibar eta ekoizpenak dinamizatu eta biziarazten dituena.


 

espelletenia-restaurant-10